Eduki publikatzailea

Atzealdea

“...gailur guztien oinarrizko kanpamendu” proposamena hobetsi dute herritarrek

Atletismo pistaren ondoko haur parkea estali eta ingurunea moldatzeko bi egitasmo zeuden mahai gainean: “...gailur guztien oinarrizko kanpamendu” eta “Zuhaitzen Artean”. Hernaniarrek bozkatzeko aukera izan dute eta lehenengo aukerak jaso du boto gehien: 136 lagunek bozkatu dute "...gailur guztien oinarrizko kanpamendu" proposamena, eta 92k, berriz, "Zuhaitzen artean".

2017·04·24


Hernani Erabaki parte-hartze prozesuaren lehenengo urtean, 2014an, hernaniarrek erabaki zuten haur parke bat estaltzea. Ondoren, Udalak ideia-lehiaketa bat antolatu zuen proiektu hori nola egingo zen erabakitzeko. Epaimahai batek bi proiektu lehenetsi zituen. Herritarrek bi proposamenen artean bozkatzeko aukera izan dute eta “...gailur guztien oinarrizko kanpamendu” egitasmoaren alde egin dute botoa eman duten gehienek. Beraz, herritarrek hala erabakita, “...gailur guztien oinarrizko kanpamendu” egitasmoa gauzatuko du Udalak.

Hernaniarrek aukeratutako proiektuak 219.995,68 euroko aurrekontua du (haur parkea estaltzeak 115.450,16 euro eta 104.545,52 euro inguruneko aktuazioak). Erabaki Hernani 2015 parte-hartze prozesuan 120.000 euroko aurrekontua ezarri zen. 2016an, ostera, Udalak 260.000ra igo zuen aurrekontua, estalkia egiteko, proiektuen idazketa eta bestelako gastuak kontuan hartuta.

Prozesu osoari buruzko informazioa:

erabaki.hernani.eus