Agenda
Atzealdea

Haurrentzat antzerkia: Ninika.

3 URT

Eguna: urtarrilak 3                            Ordua: 17:00

Lekua: Biteri kultur etxea                  Adina:3 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza: euskara                          Sarrera: 2,70 euro

Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina, eta poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizun paregabe horren bitartez, haurrek eta helduek une ahaztezina igaroko dute elkarrekin. 3 dantzarirentzako koreografia-lan honetan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 3 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Ninika konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza gorputz-mugimenduaren beraren funtsera. Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza Ninika Konpainiak, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Horrela, ikuskizuna helduentzat ere bada, eta heldu bakoitzak bere moduan interpretatu ahal izango du.