Agenda
Atzealdea

Haurrentzat antzerkia: Linbo planeta

14 API

Eguna: apirilak 14                     Ordua: 12:00

Lekua: Biteri kultur etxea          Adina: 7 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza: euskara                  Sarrera: 3 euro

Sarrerak salgai apirilaren 4tik aurrera

Inork oroitzen ez duen leku bat. Hondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira.