Agenda

Atzealdea

Haurrentzat antzerkia: Izar.

17 OTS

Taldea: Marie de Jongh

Eguna: otsailak 17                            Ordua: 12:00

Lekua: Biteri kultur etxea                  Adina:7 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza: hitzik gabea                    Sarrera: 3 euro

Sarrerak salgai otsailaren 7tik aurrera

Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da. Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik. “Itsas-izarrek badute ezaugarri bitxi bat. Euren besoetako bat galdu ostean badute hura bisortzeko gaitasuna. Bada, sinbiolikoki indar handia du galera bat gainditzeaz ari garenean; eta gure ikuskizunean, hori dago jokoan.”