Agenda

Atzealdea

Haurrentzat antzerkia: Blowing

28 ABE

Eguna: abenduak 28                       Ordua: 18:00

Lekua: Biteri kultur etxea               Adina: 3 urtetik gorakoentzat

Sarrera: 3 euro               Iraupena: 50 minutu

Sarrerak salgai abenduaren 17tik aurrera

Blowing-en hazi txiki baten bidaia biziko dugu, betekizun bat duen haziaren bidaia: Yuriren guraria betetzea. Haizean barrena egindako bidaia, abenturaz eta egoera bitxiz betatako bidaia, eta horietan aurkituko ditugu galdera horien guztien erantzuna… Edo behar bada, ez! Ikuskizun bisuala, poetikoa eta berritzailea. Bertan, dantzak, zuzeneko musikak eta teknologiak alegiazko mundu liluragarri eta zentzugabe batean barrena hegan egitera eramango gaituzte.

Taldea: Bacum Múcab Dans ( Herrialde Katalanak)

Zuzendaritza: Toni Mira     Antzezleak eta dantzariak: Irina Martinez, Guille Vidal eta Joan Laporta