Berriak

Atzealdea

Hernani hobetzeko proposamenak maiatzaren 16ra bitartean egin daitezke

Hernani Erabakiren 5. ekitaldia abian dago. Auzoetan jadanik bilerak egiten ari dira eta proposamenak jasotzeko epea irekita dago. Aurtengo erronka hernaniar ahalik eta gehienengana iristea da. Horretarako, bilera gehiago egingo dira, kolektibo konkretuekin lanketa zehatza egingo da eta, lehen aldiz, Eskolak Agenda 21en bidez, 8-15 urte bitarteko nerabeek ere herria hobetzeko proposamenak egin ahalko dituzte.

2018·05·03


Prozesu horri buruzko informazio osoa jarrai dezakezu erabaki.hernani.eus webgunean.