Agenda
Atzealdea

HERNANI´N MUSIK: Eñaut Elorrieta&Kaabestri String Ensemble

Harian
21 MAR

Eguna: martxoak 21

Ordua: 20:00   

Lekua: Biteri kultur etxea                 

Sarrera: 7,50 euro   Sarrerak salgai martxoaren 11tik aurrera   Sarreren erdia goizean eta beste erdia arratsaldean Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00

 

Harian izeneko proiektua klasikoa bezain berritzaile da, erronka kantariarentzat, bere ondoan gauden guztiontzat, eta baita publikoarentzat ere. Zuzeneko bira honetan Kaabestri String Ensemble hari-boskotearekin ariko da Eñaut Elorrieta, lan honetarako eta formazio honentzat propio idatzitako moldaketak interpretazio mailarik altuenean exekutatuz. Dotoreziaz eta zehaztasunez zipriztinduriko noten artean Eñauten ahotsa sendo sumatzen da, libre eta zabal. Zalantzarik gabe, oso lan erakargarria halako artista kreatibo batentzat. Nortasun handiko proposamena iradokitzailea, oholtzara entusiasmoz eta heldutasunez itzultzeko prest dagoen artistaz plazer hartzeko perfektua.

Eñaut Elorrieta: ahotsa

Oscar Lopez: biolina

Igor Torre: biolina

Arkaitz Martinez: biola

Jon Larraz: txeloa

Paloma Torrado: kontrabaxua