Berriak

Atzealdea

Hernaniko ekonomia sozial eraldatzailearen proiektuak bertatik bertara ezagutu dituzte Europa hegoaldeko eta Latinoamerikako zenbait eragilek

REAS Euskadik, Parte Hartuz Ikerketa Taldeak (UPV-EHU) eta Paz con Dignidad-OMAL elkarteek dinamizatutako “Alternatibak Ekonomia Popularrera bidean” nazioarteko ikastaroaren barruan, Hernanin arlo horretan martxan dauden zenbait ekimen bertatik bertara ezagutu dituzte eragileek.

2018·10·03


Udaletxean harrera egin ondoren, Udalak martxan dituen proiektuen berri izan zuten. Handik Gabriel Zelaiara joan dira eta han Beterri-Buruntza eskualdean egiten den lana ezagutu dute: ekintzaileentzako formazioa eta laguntza (Koop Fabrika programa) eta Iturola (Elkarlangunea edo coworking espazioa). Bisita amaitzeko Karabeleko proiektua ezagutu dute.

Bisitaren laburpen bideoa