Eduki publikatzailea

Atzealdea

Alokairurako diru-laguntzen ebazpen-proposamena

Eskatzaileek, beraien espediente kodea zein den jakiteko, HHZ-n aurkeztu behar dute nortasun agiriarekin.

2017·04·11


2017ko apirilaren 7an Hernaniko Udalak onartu zuen Alokairurako diru-laguntzak banatzeko ebazpen-proposamena. Alegazioak egiteko 10 eguneko epea dago (beranduenez apirilaren 28an).

Interesatuek jakinarazpena jasoko dute postaz. Udaletxean ere aurrez aurre jaso dezakete, hhz-
Herritarren Harrera Zerbitzuan, 8:00etatik 14:00etara, NA, pasaportea edo egoitza txartela aurkeztuz.

Lehenengo ordainketa egiteko behar diren dokumentuak Udalaren Erregistroan aurkez daitezke, ohiko ordutegian (8:00-19:00). Agiriak hauek dira: 2016ko irailetik aurrerako diru-sarrerak (nominak, …) eta alokairu-errenta ordaindu izanaren agiriak. Ez da beharrezkoa izango eskariarekin batera dagoeneko aurkeztu ziren agiriak (dagoeneko aurkeztutako nominak, e.a.). Agiriekin batera aurkezteko instantzia-orria lotura honetan eskura daiteke.

Dokumentazioa aztertu ondoren, lehenengo ordainketa aginduko da. Irailetik momentura arteko gastuei dagokion diru-laguntzaren zati proportzionala ordainketa bakar batean egingo da.