Epez kanpo • 2015

Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak.2015

2014·12·31


 

Deialdi honen helburua Hernanin alokairuan bizi diren herritarrei diru-laguntza bat eskaintzea. Guztira 164.000 euro banatuko dira:

  • 82.000 euro gazteentzako (18-35 urte bitartekoak) – “A-Modalitatea: Gazteak”
  • 82.000 euro helduentzako (36 urtetik aurrerakoak) – “B-Modalitatea: Helduak”

Oinarriak

 

GAO 2015-10-15_ Etxebizitzak alokairuan hartzeko Dirulaguntza

GAO 2015-10-15 [pdf]

 

GAO 2015-10-19_ Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza-Akats zuzenketa

GAO 2015-10-19 [pdf]

Epeak

  • Eskaera egiteko epearen hasiera: Urriaren 20an
  • Eskaera egiteko epearen amaiera: Azaroaren 18an

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Informazio osoa eta argibideak

Non eskatzen da?

  • Aurrez aurre:

    hhz – Herritarren Harrera Zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 19:00.

  • Zerbitzu Telematikoen bidez zure dirulaguntza eskaera erregistratu dezakezu.

    *Zerbitzu Telematikoetara sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, ONA eta NA-e) edo Hernaniko Udalak zure esku jarriko duen Gako eta Pasahitz bidezko sistema.

Hona hemen Alkatearen Dekretua, 2015eko abenduaren 18koa, Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak banatzeko behin-behineko ebazpen-proposamena jasotzen duena. Interesatuek ebazpen hau udalaren web orrian eta iragarki taulan argitaratzen denetik 10 eguneko epea izango dute, nahi izanez gero, bidezko jotzen dituen erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

 

2015-12-21eko 2015/00000193 dekretua 2015HEAL diru-laguntzak ebazteko proposamena

2015-12-21eko 2015/00000193 dekretua [pdf]

 

2015HEAL.Diru-laguntzen behin-betiko ebazpena.

Behin-betiko ebazpena [pdf]

 

Erlazionatutako tramiteak

Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak