Berriak
Atzealdea

Hernaniko “labela” duten bizikletentzako aparkalekuak

3
Bizikletak aparkatzeko egiturak diseinatu eta fabrikatu dituzte Hernaniko Lanbide Heziketako Gizarte Berrikuntzako LHII zentroko ikasleek, Hernaniko Udalaren laguntzaz. Herriko zenbait txokotan kokatuta daude jadanik. Bizikletaren erabilera, eta, ondorioz, mugikortasun jasangarria bultzatzea helburua dute ekimenaren bi bultzatzaileek.

2018·12·14


Hernanin diseinatuak eta fabrikatuak dira herriko hainbat txokotan ikus daitezkeen aparkaleku berriak. Ideia 2017ko hasieran sortu zen. Eskola Agenda 21 programaren barruan, eta mugikortasun jasangarria bultzatzea xede, Lanbide Heziketako Gizarte Berrikuntzako LHII zentroko ikasleek bizikletak aparkatzeko egitura baten diseinua proposatu zioten Udalari. Ikasleek eredu desberdinak diseinatu ondoren, aukeraketa egin zen eta horiek fabrikatzen aritu dira hilabeteotan. Gaur emaitza aurkeztu dute egitasmoa ahalbidetu duten bi erakundetako ordezkariek.

Proiektuan heziketa zentroko modulo desberdinetako ikasleek hartu dute parte: Animazio Soziokulturala eta Turistikoko ikasleek, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleek, Oinarrizko LHko ikasleek eta Erdi Mailako Mantentze Lan Elektromekanikako ikasleek.

KOKAPENA
Modulo txikiak:
    1. Atletismo pistan
    2. Ave Maria haur parkearen ondoan
    3. Ereñotzun jarriko da
    4. Erabaki gabe
Modulo handiak:
    1. Ave Maria parkeko etxearen ondoan
    2. Biteri kultur etxean

Behin aparkaleku egiturak herriko zenbait txokotan jarrita, LHko Gizarte Berrikuntzako LHII zentroko ikasleek bizikleten erabilera sustatzeko sentsibilizazio kanpaina egingo dute.

 

1 2 3