Berriak

Atzealdea

froga albiste berria

Hernaniko Udala Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 10 udalerri gardenen artean kokatua dago (9. postuan), Dyntra indizearen arabera. Udal honek gardentasunarekin eta herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoaren emaitza da hau.

2018·12·05


Gardentasun indize hori osatzeko, gai ezberdinen inguruan Udalak argitaratzen duen informazioa eta dokumentazioa hartzen da kontutan. Udalerri eta udaletxeen Dyntra indizeak 159 neurgailu ditu; udal antolaketa, parte-hartzea, ekonomia, kontratazioa, hirigintza eta datuen gardentasun maila neurtzeko.

Aurten EAEko udalen azterketa egin da eta, azken eguneraketan ondoren, Hernaniko Udalak 79 neurgailu betetzen ditu; horrela, EAEko 15.000 biztanletik gorako 10 udalerri gardenen artean kokatzen da.