Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hernaniko Udalak 40.000 euro gehiago bideratu ditu pobreziari aurre egiteko

2017·07·18


Hernaniko Udalak pobreziari aurre egiteko partidak 40.000 eurotan handitu ditu laguntza hauetarako eskaerek izan duten gorakadari erantzuteko asmoz.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak Eusko Jaurlaritzaren eskumena dira eta berak bideratzen du hauetarako dirua herri bakoitzera.  2017an Jaurlaritzak murrizketa bat egin dio eta Hernaniri eta 3.000 euro gutxiago eman dizkio (174.500 euro). Azken bi urte hauetan aldiz eskaerek kontrako joera izan dute eta Hernanin,%37 igo dira.

2017ko ekainera arte izan diren eskaeren ia erdia pobrezia energetikoan bizi diren pertsonei zuzenduak izan dira. Egoera honek sektore ahulenei eragiten die. Hernaniko kasuan, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskatzaileen %15 pentsionistak dira, %65 emakumeak eta %47 adingabekoak dauden familiak

Jaurlaritzak bideratutako dirua nahikoa ez eta beste 187.500 euro inbertituko ditu Hernaniko Udalak orain egindako gehikuntza honekin pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko laguntzetan.

Erabaki honekin Udala arlo sozialean murrizketarik ez egiteko bere konpromisoa betetzen ari da. Hernaniar askok bizi dituzten egoera ekonomiko larrien jakitun da eta pertsona horiei bizitza duin bat eskaintzeko lanketan jarraituko du.