Berriak
Atzealdea

Hernaniko mende bateko bilakaera iruditan

3
Bihar, larunbata, eguerdian, inauguratuko da Hernanin Ikusiyak (1875-1975) argazki erakusketa, Biteri kultur etxean. Juantxo Egaña da erakusketaren komisarioa. 100 bat pieza biltzen ditu, gehienak argazkiak. Grabatuak, liburuak edota egunkarietako aleak ere badaude. Irailaren 11 arte egongo da ikusgai.

2019·06·21


Hernaniren mende bateko historia biltzen duen ehun bat pieza ditu bildumak, gehienak argazkiak, eta horietako asko argitaratu gabeak; iturri desberdinetakoak dira: instituzio edo erakundeen funtsetakoak zein bilduma partikularrenetakoak, Juantxo Egaña erakusketaren komisarioak azaldu duenez. Horietaz gain, grabatuak, liburuak, diskoak eta egunkarietako aleak ere erakusgai izango dira.

Erakusten diren irudi guztiek goi mailako argazki-balioa dute, haien garrantzi dokumental eta artistikoagatik, eta izan duten kontserbazio bikainagatik. 1875. urtetik (urte horretan datatzen da ezagutzen den Hernaniko argazki zaharrena) eta 1975era arteko argazkiak ikusiko ditugu bertan, garai hartako hernaniarren bizimodua islatu, jendartearen usadioak dokumentatu, garrantzi handiko gertaera historikoen lekuko eta herriaren bilakaera erakusten dituzten irudiak.

Erakusketa egunero (astelehenetik ostiralera) ikus ahal izango da Biterin bertan, irailaren 11 arte. Hernaniko Udalak erakusketaren katalogoa ere argitaratu du eta hori eskuragarria izango da erakusketan bertan.

Eskuorria
1 2 3