Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hernanin jasotako 6.250 kilo elikagai Tindufeko erefuxiatu guneetarantz

“Piztu Itxaropena” Sahararen aldeko XIII. Euskal karabana Donostiako Zurriolatik irten zen joan zen otsailaren 25ean. Gipuzkoa osoan bildutako 220 tona janari, arropa eta botika Saharako errefuxiatu kanpalekuetara eramateko prest. Guztira, 6 trailer, kamioi bat, anbulantzia bat eta bi autobusek osatu dute aurtengo karabana.

2017·02·26


Hernanin, 6.250 kilo jaki jaso ditugu, Iaz baino 1.250 kilo gehiago. Aurten ere 2 paleta arropa bidali ditugu eta 6 kaxa botika eta eguzkitako kremekin.

Bolondresek garraiatuko dituzte kamioiak Alacanteraino eta handik itsasontziz eramango dituzte Oranera. Bertan, sahararrek hartuko dute kanpamentuetaraino garraiatzeko ardura.

Sahararen Aldeko Karabanak eskerrak eman dizkie hernaniar guztiei eta, bereziki, janari bilketa honetan aktiboki parte hartu duten pertsona eta erakundeei. Horien artean dira herriko ikastetxeak, supermerkatuak, farmaziak eta Hernaniko kultur etxea.