Agenda

Atzealdea

HERNANIN MUSIK: Morau eta Mugaldekoak

Egunsentiak alperrentzat + Galdemoduen trilogia
23 OTS

Eguna: otsailak 23

Ordua: 22:00                      Sarrera: 7,50 euro

Lekua: Milagrosa

Sarrerak salgai otsailaren 13etik aurrera

Bi disko berri aurkeztera datozkigu Hernanira Morau eta Mugaldekoak taldeak. Beñardo Goietxe eta Raul Garzia musikariek, Edu Zelaieta idazlearekin batera, osatzen dute taldea. Haien jardunean, poesia eta musika uztartzen dute. Folk ipar-amerikarraren eragin nagusia duen janzkera musikalez hornitzen dituzte testuok, emaitza, berriz, kantu eder sorta bat. Morauk, bestalde*, zazpigarren diskoa emango digu ezagutzera “Egunsentiak Alperrentzat”. Bakarka kaleratu duen lehen disko luze honetan oso gai intimoak jorratuko ditu kantariak; zaintza, gaixotasuna, zaintzailea, alzheimerra, familia... Eta entzulearentzat oso ezaguna den inguru geografikoan kokatuko ditu kontuok; Etxe-berri, Floridako eliza, Zinko-eneako kioskoa, Saretxo, Elutxetako bidegurutzea, Agerre...