Eduki publikatzailea

Atzealdea

Herriko saltokietan erosteko 1.000 euro zozketatuko ditu Berria Taldeak

1
Berria Komunikazio Taldeak herriko merkatariekin batera kanpaina bat abian jarri du. Berrialaguna egin diren Hernaniko 73 saltokietan erosten duen bezeroari txartel bat emango diote. Parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo da ekainaren 20an eta saridunak 1.000 euro jasoko ditu Berrialaguna diren saltokietan eta tabernetan gastatzeko. Udalak babesa eman dio kanpaina honi, herriko merkataritza sustatzeaz gain, euskararen komunitatea osatzen ere laguntzen duelako.

2017·06·02


Berria Komunikazio Taldeak herriko merkataritza eta euskararen komunitatea sustatzea helburu duen kanpaina jarri du martxan, Hernaniko Udalaren eta Berriak merkatarien elkartearen babesarekin. Kanpaina horretan Berria komunikazio proiektuari babesa eman dioten Hernaniko 73 komertzioetan erosiz gero, zozketan parte hartzeko txartel bat emango diote bezeroari. Kanpaina astelehenean hasiko da eta ekainaren 19 arte iraungo du. Ekainaren 20an, udaletxean bertan, zozketa egingo da. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu eta Berrialagunak diren komertzioetan gastatu ahalko ditu.

Hernaniko Udalak babesa eman dio kanpainari herriko merkataritzan erosten sustatzen duelako, baita euskararen komunitatea sortzen laguntzeko ekimena delako.

1