Berriak
Atzealdea

HILERRIKO ERROLDAREN EGUNERAKETA

2019·02·11


Hernaniko Udalak hilerriko errolda xahutzeko lanak hasi zituen lehengo urte hasieran, hilerriko errolda eguneratzea helburu zuelarik.

Lanak hasi zituenetik urte bete pasa dan honetan, lehenik eta behin eskertu, herritarrek egin duten ahalegina eta edukitako jarrera lan honetan lagundu eta aurrera eraman ahal izateko.

Ohar honen bidez, jakinarazi nahi degu datorren martxoaren 31ean bukatuko dugula hilerriko errolda eguneratze prozesu honekin. Eta behin aldaketa guztiak egin ondoren, publiko egingo dugu eguneraketa, hilabeteko epea utziaz edozein erreklamaziorako.

Azkenik aipatu, oraindik aldaketak burutu daitezkeela eta horretarako zita hartzea derrigorrezkoa da, denontzat ere ahalik eta erosoen izateko. Zitak hartzeko, jarraian aipatzen ditugun bideak erabili beharko liratezke:

Telefonoz: 943-337000

Emailez: hilerria@hernani.eus