Eduki publikatzailea

Atzealdea

Herri barruko autobusean bi moldaketa egingo dira zerbitzua hobetzeko asmoz

Goizean goizeko bi autobusetan egingo dira aldaketak, jende gehiena doan ordutegian. Behin behineko moldaketak izango dira; azaroaren 13an indarrean sartu eta urtea amaieran baloratuko da behin betiko bihurtu al ez.

2017·11·10


Hernaniko hiri barruko autobusaren goizeko zerbitzuan, autobus batzuk oso beteta joaten direla ikusita, egokitzapen txiki batzuk egingo ditu Udalak. Zerbitzua hobetzeko asmotan, honako ordutegi aldaketak egongo dira:

1.- Zikuñagatik 8:10ean ateratzen dena 8:25ean aterako da urtea amaitu arte, 15 minutu beranduago. Ohiko ibilbidea egingo du, egungo geldialdi berak eginez.

2.- Elkanotik 8:30ean hasten den ibilbidea 8:35ean hasiko litzateke, 5 minutu beranduago. Zerbitzu honen ibilbideak aldaketa bat izango du; ez da Txantxillara joango. Elkanon hasiko da eta, ohiko ibilbidea egin ondoren, Antziola kaletik zuzenean Zinkoeneara joango da eta hemendik Portura eta, gero, Elkanora bueltatuko da.

Ordutegi berria azaroaren 13an hasiko da. Urte bukaeran emaitzak aztertuko ditu Udalak eta behin betiko erabaki hartuko du.

Ordutegi osoa