Agenda

Atzealdea

HITZALDIA: “Euskaldunak, emigrante / Los vascos, un pueblo emigrante”

Hizlaria: Joseba Etxarri; Biterin kultur etxea, 19:30; euskaraz (habrá servicio de traducción)
17 ABE

Oroimen historikoa berreskuratuz, 2018: Migrazioak «Hernanitik Hernanira migranteak» da aurtengo jardunaldien barruko hitzaldia da.

Joseba Etxarri Lizeaga kazetaria da, euskal diasporan espezializatua. Hogeita hamar urtetik gora daramatza harremanetan munduko euskal etxe eta komunitateekin, euren berri emanez eta lankidetza proiektuetan. Diasporarekin engaiatua, bere jardunak Euskal Herriak bere diaspora ezagutzea eta errekonozitzea dauka helburu. Zubilan horretan lau kontinenteetako euskaldunak bisitatu izan ditu, ehundaka elkarrizketa egin eta irratian, telebistan, prentsa idatzian eta interneten arituta. 2001etik EuskalKultura.com buletineko zuzendari da, eta Baionako Herria kazetako asteroko idazle.