Agenda

Atzealdea

Hitzaldia: Menopausia. Beste erronka bat gure bizitzetan

Hizlaria: Amaia Vázquez Eguzkitza; euskaraz; azaroaren 16an -osteguna- 18;00etan, Biteri kultur etxean; Izena emateko: 943 337017 / berdintasuna@hernani.eus
16 AZA

Historikoki, edertasuna eta sexu-erakargarritasuna galtzearekin lotuta egon da menopausia, eta oraindik ere askok hala ulertzen dute. Gure jendartean, bizitzaren garai hau guztiz medikalizatua dago, baina menopausia ez da gaixotasuna; bizitzako beste etapa bat baizik. Zergatik bizi dugu hain modu mingarrian? Jakina da gure gorputzean aldaketa handiak bizitzen eta sentitzen ditugula, gure sexualitatea eta desira eraldatu egiten dira, ugaltzeko aukera ere bukatzen zaigu. Maiz aldaketa hauek guztiak modu ezkorrean bizi ditugul, aldaketa hauek ekar ditzaketen aukera eta erronkei lekurik utzi gabe.