Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hondakinen udal tasa hiru hilekoa izango da hemendik aurrera

1
Tasa iazko bera da, baina urtean bitan ordaindu beharrean, hiru hilero ordainduko da hemendik aurrera (lau ordainagirietan). 2018ko tasa eta zergen egutegi fiskala etxeetara banatuko da aste honetan. Aipatzeko da diru-sarrera gutxi dituzten familientzako onura fiskalak mantentzen dira.

2018·01·24


Hernaniko Udalaren 2018ko tasen eta zergen egutegi fiskalean aldaketa bakarra izango da; hondakinen tasan, hain zuzen ere. Orain arte, hondakinen tasa erresidentziala eta landalurrekoa bi kuotetan ordaintzen zen; hemendik aurrera, ordea, diru kopuru bera izango da baina hiru hilabetean behin ordainduko dute herritarrek (urtean lau aldiz, alegia).

Aldaketa horren arrazoia da Udalak, aurtengo urtarriletik aurrera, hartu duela bere gain Hernaniko industria-poligonoetan sortzen diren hondakinen kudeaketa. Enpresei tasa hiru hilabetean behin kobratzen zaie eta tasa guztien kobraketa batera egiteko helburuz, hiri-hondakinena ere hiru hilean behin  da egokiena.

Lehen ordainagiria ordaintzeko epea otsailaren 5etik martxoaren 9ra artekoa da.
Onura fiskalak mantentzen dira (familiaren diru-sarreren arabera, tasaren %50 edo %100ekoa izan daitezke)

Helbideratuta dauden erreziboak baimendutako kontuetan kargatuko dira, borondatezko epearen amaieran. Helbideratu gabeak posta arruntaz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jaso ezean, kopia bat eskatu beharko da Herritarren Harrera Zerbitzuan.

Egutegia

 

1