Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ikasle etorri berriei euskararen erabileran eta eskolako lanetan laguntza eskaintzeko programa martxan dago

Gure herrira etorri berri diren haurrak euskaraz eskolarizatzen dira eta hasieran euskara mailarekin eta etxerako lanekin arazoak izaten direla antzeman zuen AHMER elkarteak. Hernani Erabaki 2016ko prozesuan errefortzu eskolak emateko proposamena egin eta herritarren sustengua jaso zuen. Otsailean hasi ziren ematen eta ekaina arte iraungo dute.

2017·05·02


AMHER elkarteak egindako proposamena izan zen, haur etorri berriei euskara maila hobetzen eta etxeko lanetan laguntzeko helburuarekin.

AMHER elkarteko kideak ari ziren beren kabuz errefortzu hori eskaintzen, baina beharra gero eta handiagoa zenez, Hernani Erabaki aurrekontu parte hartzailetan aurkeztu zuten errefortzu hori sendotzeko proposamena eta herritarrek hautatu zuten.

Otsailean jarri zen martxan haur etorri berrientzako errefortzu eskola. Herriko hainbat eskolatako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako haurrek hartzen dute parte egitasmo honetan eta Kaxkardi elkarteak kudeatzen du. Printzipioz ekainera arte luzatuko da egitasmoa, eta berau ondo baloratuz gero, irailetik abendura bitartean luzatuko da.

Aurrekontua: 15.000€