Eduki publikatzailea

Atzealdea

IV. Lore eta Landare azoka, larunbatean, Urbieta kalean

Hernanik laugarren urtez antolatu du Lore eta Landare Azoka. Larunbat goizean, 17 erakusmahai izango dira Urbieta kalean. Lore, landare eta kosmetika naturalaren ekoizleek eta saltzaileek haien produktuak hurbilduko dizkigute. Hernaniko Udalak, Behemendi landa garapeneko elkarteak eta deKOLORE elkarteak elkarlanean sortutako azoka berezia da eta gaur aurkeztu dute parke botanikoan.

2017·05·15


Gaurko aurkezpenean izan dira: Luis Intxauspe Hernaniko alkatea; Gurutze Amigorena Turismo teknikaria; Ainhoa Amundarain Behemendi landa garapeneko elkarteko ordezkaria; Juantxo Pollacino deKOLORE ekoizle taldearen ordezkaria; eta Oihane Fernandez Urtxegi Hernaniko Mendi Lore dendako arduraduna.

IV. Lore eta Landare Azoka aurkeztu dute gaur udal eta loradendako ordezkariek. Larunbatean, hilak 20, izango da Urbieta kalean, 10:00etatik 14:30era.

Hernaniko Udalak, Behemendi landa garapeneko elkarteak eta deKOLORE elkarteak elkarlanean sortutako azoka berezia da.

Lore eta landareak saltzeaz gain, osagai naturalekin egindako kosmetika produktuak ere salgai izango dira. "Horrelako azoken bidez, ekoizleek haien produktuak erakusteko eta saltzeko aukera dute. Modu honetan, ekoizleek herritarrekin zuzeneko harremana errazten dietela horrelako azokak", esan du Luis Intxauspe alkateak.

17 erakusmahai izango dira; Euskal Herri osotik etorriko dira eta Hernaniko hiru ekoizle-saltzaile izango dira. Horretaz gain, umeentzako lore prentsatuen tailerrak ere izango dira, 12:00etatik aurrera.

Parte-hartzaileen zerrenda