Berriak

Atzealdea

Jabetze eskoletako udaberriko ikastaroetan izena emateko epea irekita dago

Emakumeon gorputza ezagutzeko tailerra, harreman parekideak eta tratu onekoak lantzeko saioak, mindfulness ikastaroa eta eskalada tailerra eskaintzen ditu udaberriko egitarauak. Horretaz gain, urte osokoak diren ekimen eta taldeetan parte hartzeko aukera ere badago, esaterako, batukada feministan eta munduko emakumeen literaturan murgiltzeko saioetan.

2019·01·07


Hernaniko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Emakumeok geure eskubideen jabe egiteko, geure bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa da. Eskolaren helburua emakumeon jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea da. Hori lortzeko asmoz gure errealitatea ikuspegi feministatik aztertuko dugu eta berau aldatzeko tresnak eskuratuko ditugu. Jendarte justuago baterantz urratsak emango ditugu.

Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak urtean bitan antolatzen ditu Jabetze Eskolak eta hasi berria dugun urteko lehen atalekoetan -udaberrikoetan- parte hartu nahi izanez gero, izena eman daiteke. Ikastaroetan parte hartzea errazteko, haurrak zaintzeko zerbitzua eskaintzen da.

Telefonoa 943337017.
berdintasuna@hernani.eus

Eskuorria

Izena emateko orria