Eduki publikatzailea

Atzealdea

Joskintza, jakintza eta garapen pertsonala hobetzeko tresna

Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileak diren 15 bat emakume joskintza sortzailea eta eskulanen tailer bat egiten ari dira. Hernaniko Zerbitzu Sozialek eta Erroak gizarteratzeko elkarteak elkarlanean antolatutako tailerra da emakume horien garapen pertsonala eta jakintza hobetzeko asmoz.

2018·02·07


Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek eta Erroak gizarteratzeko elkartearen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Xabier Lertxundi Asteasuinzarra Zerbitzu Sozialetako lehendakariak eta Concha Clavero Molina Erroakeko zuzendariak.

Erroak elkarteak, Sendotu Aldiberean programaren barruan, Joskintza sortzailea eta eskulanen tailerra eskaintzen dio Hernaniko emakume talde bati. Tailer horretan Hernaniko zerbitzu sozialekin lotura duten emakume talde bati formakuntza eskaintzen zaie; haien garapen pertsonala eta soziala hobetu dezaketen jakintza eta gaitasunak eskura jartzeko asmoz. Tailerra 2018ko uztailaren 27ra arte iraungo du eta Hernaniko 15 emakume parte hartzen ari dira.

Sendotu Aldiberean programa Europako Gizarte Funtsak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dute. Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei integrazio aukerak ematea du helburu. Honekin batera, laneratzea eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna ere sustatzen ditu.