Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kaxkoan leihoak berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Alde Zaharreko etxebizitzen isolamendu akustikoa hobetzea eta energia kontsumoa murriztea dira diru-laguntza horien helburuak. Egindako inbertsioaren %25 lagunduko da gehienez eta onuradun eta etxebizitza bakoitzeko gehienezko 1.000 euroko diru-laguntza emango du Udalak. Eskaera-orriak HHZn eskura daitezke.

2018·01·25


Diru-laguntza deialdi honen helburuak dira Hernaniko Hirigune Historikoko etxebizitzen isolamendu akustikoa hobetu eta energia kontsumoa murriztea, kanpoaldeko arotzia kristalduna (leiho eta ate-leihoak) berrituz.

Diruz lagungarriak izan daitezkeen jarduketak Hernaniko hirigune historikoko etxebizitzetan kanpoaldeko arotzia kristalduna (leihoak eta ate-leihoak) berritzea dira, betiere 2016, 2017 eta 2018 urteetan burutu badira, eta udalaren lizentzia/baimena baldin badute.

Egindako inbertsioaren %25 lagunduko da gehienez eta onuradun eta etxebizitza bakoitzeko gehienezko 1.000 euroko diru-laguntza emango du Udalak. Leihoen kostuez gain, instalazio lanaren kostuak ere sar daitezke.

9.000 euroko partida dago horretarako gordeta. 2018ko abenduaren 31 arte eska daiteke edo aurrekontua amaitzen denean. Nolanahi ere, dirulaguntza eskaera handia egongo balitz, Hernaniko Udalak aurrekontua handitu dezake, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak onartu ahal izateko.

Laguntza hauek jaso nahi dituzten pertsonek Hernaniko Udalaren Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) eskuragarri jarriko den eskaera-orri ofiziala behar bezala jasota bertan aurkeztu beharko dute.

Oinarriak argitaratu dira 2018ko urtarrilaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean