Agenda
Atzealdea

KIROL PROBA: Donostiako Klasikoa Hernanitik igaroko da

Abuztuaren 3an. Emakumezkoen 1. edizioa, 10:25ean; Gizonezkoen 39. edizioa, 14:15ean.
3 ABU

Txirrindulari lasterketa Donostiatik abiatuko da, 10:00etan, eta handik gutxira, 10:25ak aldera, Hernanitik pasatuko da. Sorgintxulo auzotik sartuko dira eta Latsunbe osoa zeharkatu ondoren, Zinkoeneatik igaroko dira. Bertatik, Astigarragarako bidea hartuko dute txirrindulariek.