Berriak
Atzealdea

Klubentzako espazioak, gimnasioa osatzeko bi gela berri eta ludoteka, kiroldegiaren zerbitzu berriak

4
Herrian somatu diren behar batzuk asetu nahian, zenbait zerbitzu handituko ditu udal kiroldegiak. Kirol klubentzako bilera gela eta dokumentazioa gordetzeko espazioak egokitu dira, erabilera libreko ludoteka bat eta gimnasioaren gela osagarriak, besteak beste, jarriko dira erabiltzaileen eskura.

2019·05·15


Udal kiroldegiak egun dituen espazioak egokitu eta zerbitzuak areagotuko ditu. Hartara, herriko klubek eta bestelako elkarteek bilerak egiteko gela bat egokitu da. Kirol klubek egun materiala gordetzeko lekua badute kiroldegian, baina zerbitzu hori osatuko da eta dokumentuak gordetzeko takila batzuk ere izango dituzte eskura. Eskola kiroleko koordinatzaileek ere kiroldegian bertan izango dute bulego bat.

Bestalde, familia kontziliazioa erraztu nahian, kiroldegiko gela bat haurrentzako ludoteka bat izateko egokitu da. Erabilera librekoa izango da, zaintzarik gabea, eta txikientzat prestauttako materialaz osatu da: irakurketa txokoa, eraikuntza txokoa, margoketa txokoa eta jostailuak izango dira…  Ludoteka horrekin lagundu nahi zaie familiei, haurrak ikastaroa egiten ari direnean, anai-arrebak egoteko espazio egoki bat izan dezaten.

Gimnasioko erabiltzaileentzat ere badaude berritasunak. Izan ere, erabilera handiko azpiegitura izanik, eskaera horri erantzuteko ginmasioan bi zinta berri jarriko dira. Horretaz gain, bi espazio berri ere izango dituzte erabiltzaileek: ikastaroak ez dauden orduetan, indoor walking eta ciclo indoor ikastaroetarako gelak ere irekitzea erabaki du Udalak. Horrela, 20 bizikleta gehiago eta 14 eliptika gehiago izango dira erabiltzeko moduan hemendik aurrera.  

Hernani Oinez
Hernani Oinez jarduera fisikoa sustatzeko helburuz Udalak bultzatutako ekimena da. Herrian oinez mugitzea bultzatu nahi da eta, horretarako, panel batzuk jarri dira kiroldegian (bi panel) eta Biteri kultur etxean (1) Hernaniko leku batzuetatik besteetara oinez iristeko behar den denbora jarrita. Panel horietaz gain, herrian zehar, auzoetan, beste seinalitika txikiago batzuk ere ipini dira leku horretatik beste leku batzuetara oinez iristeko beharko den denbora markatuta.

 

1 2 3 4