Eduki publikatzailea

Atzealdea

Komunikazio berdinzalerako jarraibideen gida

Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak komunikazio egoki baterako jarraibideen gida argitaratu du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean. Gida honen helburua da hizkuntzaren erabilera ez sexista eta berdinzalerako gakoak ematea.

2017·06·22


Hizkuntza komunikazio sistema bat da eta bere bitartez ideiak, pentsamenduak eta sentimenduak adierazten ditugu, tokian tokiko errealitate soziokulturala irudikatzen dugu. Gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egiten da; eta era berean, hizkuntzak bizi dugun errealitatea eraldatzen lagundu dezake, segun eta ze erabilera egiten dugun.
Hizkuntzak errealitatea islatzeaz gain, errealitatea eraiki ere egiten du, beraz. Horrela, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-harremanak hizkuntzan islatzen diren modu berean, komunikatzeko erabiltzen dugun erak harreman horiek eraldatzen lagunduko du edo aitzitik, desberdintasunak iraunarazten.
Izan ere, arazoa ez da hizkuntza bera, egiten dugun erabilera baizik. Hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoa egiten dugu gizarte sexista eta androzentriko batean bizi garelako. Hizkuntzaren sexismoa ez dago hizkuntzaren baitan, hiztunaren errepresentazio mentalean, gure buruan, baizik. Oztopoak ideologikoak dira.
Elhuyar Aholkularitzak Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloarekin elkarlanean egindako gida honetan, joera horietaz jabetu eta horiek saihesteko jarraibide eta adibideak proposatzen dira.

Deskargatu gida