Berriak
Atzealdea

Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina birgaitzeko proiektuaren exekuzioa lizitaziora aterako du berriz Udalak

2
Iazko abuztuan atera zuen lehen aldiz lizitaziora, baina lehiaketa hutsik gelditu zen. Proiektuan moldaketak egin ondoren, berriz aterako da. Nabarmentzekoa da eraikinaren birgaitze proiektuak dituen berezitasunak, Europako zuzentarauak energia eraginkortasunaren inguruan ezartzen dituen irizpideak bete behar dituelako, hau da, “ia ezer kontsumitzen ez duen eraikina” izan behar du (Near Zero Energy Buildings-NZEBs).

2019·03·15


Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina birgaitzeko jatorrizko proiektuaren lizitazioa iazko abuztuan atera zuen Udalak lehen aldiz, eta hutsik gelditu zen. Proiektuan moldaketa batzuk txertatuta, berriro aterako da lizitaziora.

Eraikin horren birgaitzeak baditu zenbait berezitasun: izan ere, Europako Batzordeak, eraikin publikoak birgaitu edo berriak egiterakoan, energia eraginkortasunaren inguruan irizpide batzuk ezartzen ditu. Europako zuzentarauak ezartzen duenez, 2020 amaitzerako eraikin publiko berriek “ia ezer kontsumitzen ez duen eraikina” izan behar dute, Near Zero Energy Building (NZEBs), alegia.

Hernaniko Udalak Europako zuzentarau horrek ezartzen dituen irizpideak kontuan hartuta birgaituko du Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina. Hala, teilatuan eguzki panelak, isolamendua bermatzen duten leihoak, hormetan ere material isolatzaileak... barruko tenperatura egokia mantentzeko moduko aktuazioak egingo dira, energiaren erabilera ahalik eta gutxiena izan dadin.

Eraikin hori jatorriz ikastetxe bat zen, eta Hernaniko eskola hori eraiki zen garai hartan, ohikoak ziren egitura bereko eraikinak (hexagono baten itxurakoak). Azpeitian, Donostian, Hondarribian, Oñatin, esaterako, antzeko egitura duten eraikinak daude. Bizkaian ere herri askotan aurki daitezke. Hernaniko Udalak egingo duen birgaitze mota hori -NZEBs irizpideen araberakoa- eraikin mota horietan gure inguruan egingo den lehenengoa da, eta, beraz, erreferentea izan daiteke beste herri horietan etorkizunean egin ditzaketen birgaitzeetarako.

Bi solairuko eraikinaz gain, kanpoaldeko espazioa ere egokitu da, egun Gabriel Zelaia tokiko garapena eta enplegu gunearekin lotzeko asmoz.

Kulturarteko Plaza Feministak emakumearen inguruan Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak eta herrian feminismoarekin eta kultur aniztasunarekin lortutako mugimenduak ere hartuko ditu.

1 2