Eduki publikatzailea

Atzealdea

Landa guneetako biztanleen mugikortasuna errazteko hitzarmena berritu du Udalak Behemendirekin

Andoain, Urnieta eta Hernaniko udalek landa gunean bizi diren adineko pertsonei garraio zerbitzua eskaintzen jarraitzeko hitzarmena berritu dute Behemendi elkartearekin. Baserrietan bizi diren adinekoei eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonei udal zerbitzuetara iristeko helburua du programa horrek.

2017·04·06


65 urtetik gorako pertsonek eta mugikortasun arazo handiak dituztenek eskura dezakete Bidez Bide zerbitzua. Zerbitzu horretaz baliatu nahi duten hernaniarrek udal zerbitzu sozialetara jo behar dute.

Landa guneko etxebizitzetan adineko pertsona asko daude gida-baimenik edo autorik gabea. Garraio publikoa ere ez da askotan iristen eremu horietara. Pertsona horien isolamendua saihesteko eta oinarrizko zerbitzuetara iristen direla bermatzeko (udal zerbitzuak aprobetxatu, sendagilearengana joan, erosketak egin, banketxeetan gestioak egin...) martxan jarri zen programa hori duela bederatzi urte. Hernaniko udal zerbitzu sozialek urtero berritzen dute hitzarmena Behemendirekin.