Berriak

Atzealdea

Latsunbeberri auzoan asfaltatze lanak hasiko dira apirilaren 3an

Atarrabiyo parketik kiroldegira doan kalearen asfaltoa berrituko dute udal langileek apirilaren 3tik aurrera. Lanek dirauten bitartean, kale horren zati batzuetan ezingo da aparkatu. Atarietan jarriko dira jakinarazpenak.

2018·03·28


Irisgarritasun Planaren barruan, Latsunbeberri auzoan, espaloien egokitze eta asfaltatze lanak hasiko ditu Udalak datorren apirilaren 3an (asteartea). Atarrabiyo parketik kiroldegira doan kalearen asfaltoa berrituko du Udalak. Zuhaitzen txorkoak egokituko dituzte lehenengoz, eta ondoren asfalto zaharra kendu eta berria jartzeko lanei ekingo diete udal langileek. Hilabete bat inguru iraungo dute lanek.

Horien ondorioz, aparkaleku batzuk ezingo dira erabili. Bizilagunek ahalik eta eragozpen txikiena nabaritu dezaten, lanak egiten ari diren zatietan soilik kenduko dira aparkalekuak. Atarietan jakinarazpenak jarriko ditu Udalak.