Berriak
Atzealdea

Liztor asiatikoen erreginak habiak egiten hasi dira

Neguan hibernatzen egon ondoren, habi berriak egiten hasi dira liztor asiatikoaren erreginak. Iaz 122 habi kendu ziren Hernanin. Aurten, momentuz, zazpi. Udaltzaingoak herritarrei dei egiten die abisua emateko, oraingo habi txikiak kentzea errazagoa delako udan edo udazkenean, handiak egiten direnean, kentzea baino.

2019·06·29


Liztor asiatikoaren erreginek negua hibernatzen igaro ondoren, neguko ezkutalekutik atera dira eta habi berriak egiteari ekin diete. Hasierako habi horiek (primarioak) ez dituzte zuhaitzetan egiten, leku babestuetan baizik: teilatu-hegal azpietan, ganbaretako sabaietan, balkoietako sabaian, pertsianen kaxetan.. Hasierako habi hauen sarrera azpialdetik da, eta ez albo batetik, handietan gertatzen den bezala.

Habi hauek kentzeko ez da baliabide handirik behar, txikiak baitira eta liztor gutxi baitaude  bertan. Beraz, zenbat eta horrelako gehiago kendu, orduan eta bestelako baliabide gutxiago erabili beharko ditugu udan eta udazkenean.

Momentuz 7 habi txiki kendu dira Hernanin, herritarren abisuei esker.

Herritar bakoitzak bere ingurua aztertzen badu eta ikusten duenaren berri ematen badu, denok irabaziko dugu. Habi txikiak ikusiz gero Udaltzaingora deitu: 943 24 89 00

2018an kendutako habiak :
    • 31 primarioak
        ◦ Balkoi, terraza edo leihoen sabaian: 10
        ◦ Garaje, txabola, teilapean: 9
        ◦ Teilatu-hegalean: 8
        ◦ Hormaren zuloan: 2
        ◦ Landaretzan: 1
        ◦ Balkoiko altzarietan: 1
    • 91 bigarrenak:
        ◦ Zuhaitzetan: 61
            ▪ Platanondoa: 21
            ▪ Lizarra: 7
            ▪ Sasiakazia: 4
            ▪ Sagarrondoa: 4
            ▪ Haritza: 4
            ▪ Gaztainondoa: 4
            ▪ Altza: 3
            ▪ Pinua: 3
            ▪ Akazia: 2
            ▪ Intxaurrondoa: 2
            ▪ Gereziondoa: 1
            ▪ Magnolia: 1
            ▪ Sahatsa: 1
            ▪ Udarondoa: 1
        ◦ Biltegi, etxolen sabaian: 8
        ◦ Teilatu-hegalean: 5
        ◦ Balkoi, terraza edo lehioaren sabaian: 6
        ◦ Atearen gainean: 2
        ◦ Belar artifizialaren bilkarian: 1
        ◦ Hormaren zuloan: 1
        ◦ Sasien artean: 1
        ◦ Ikuiluko sabaian: 1
        ◦ Landaretzan: 1
        ◦ Argindar postean: 1
        ◦ Untxien kaiolan: 1
        ◦ Zubian: 1
    • Zein eremuetan azaldu dira:
        ◦ Herrigunean: 52
        ◦ Landa eremuan: 52
        ◦ Industrialdeetan: 15

2017 eta 2018ko datuen artean nabarmentzekoak dira:
    • 2018an 2017an baino habi kopurua bikoitza azaldu ziren
    • 2017an %70 landalurrean azaldu ziren, %25 herrian eta %5 industrialdeetan.
        ◦ 2018an berriz, %43 landa eremuan, %43 herrian eta %14 industrialdeetan.
        ◦ Gero eta “urbanoagoak” dira. Izan daiteke tenperaturarengatik, janaria errazago lortzen dutelako, beste espezieekin (Vespa crabro edo liztortzarra) lehia gutxiago dutelako herrigunean….