Eduki publikatzailea

Atzealdea

Mozorroak, dantza, musika eta dibertsioa, hotzari aurre egiteko pilularik onenak

1
Ostiraletik hasita eta astearteko sardina ehortzi arte bost egun datozkigu ekitaldiz beteta. Musika, dantza, zirkua, jolasak eta mozorroak eguneroko ogi izango ditugu herrian. Hotzari eta hezetasunari aurre egiteko modurik onena.

2018·02·06


Ostiralean, 15:15ean abiatuko da Hernanin aurtengo Inauterien egitaraua. Jaien hasiera ikastetxeetako haurrekin izango da. Aurten Inmaculada ikastetxeko ikasleek prestatuko dute bertsoa. Ondoren, haurrentzako ikuskizuna izango da Plaza Berrian.

Iruñatik Broken Brother Brass Banda taldea etorriko da kaleak alaitzera. Hernaniko Musika Bandak (Le Carnaval des Animaux) Biterin kontzertua emango du, eta kiroldegian pilota partidak egongo dira.

Giroa berotuta, larunbatean, DJ Iñigo Etxenikek dantzan jarriko ditu herriko gaztetxoak, 18:30etik aurrera, Atsegindegin. Gauean ere, helduagoek izango dute gorputza astintzeko aukera Iñigo DJ-ak markatuko duen erritmoan, Atsegindegin.

Arratsaldean, txikienentzat zirku ikuskizuna izango da Milagrosan. Eta, egun osoan, erromeriak eta txarangen doinuak ez dira faltako hotzari aurre egiten laguntzeko.

Igandean, Ttarla eta Inmaculadako konpartsak irtengo dira Urbieta kaletik. Arratsaldean, Ezkiaga pasealekuan, Circo Los Brasilgo konpainiaren Vintage brothers familia osoarentzako ikuskizuna ikusteko aukera izango da.

Astelehena haurrentzako eguna izango da; jolasak eta puzgarriak, erraldoiak eta buruhandiak, poniak eta zezen txikiak izango dira egunean zehar.

Asteartean, 18:30ean, bukatuko dira inauteriak sardinaren ehorzketarekin. Ekitaldi horretarako mozorrotzeko gonbita egiten zaie herritarrei.

Sari berezia
Jai Batzordeko kideek sari berezia emango diote mozorrorik originalena-berritzaileena-politena daraman koadrilari.

*Euria egiten badu, ekintzak lekuz mugituko dira.

EGITARAUA

1