Agenda
Atzealdea

Mugi txartela egiteko karpa

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Mugi txartela egin ahal izateko karpa bat jarriko du Gudarien plazan. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 16:00-19:00.
26 OTS

Apiriletik aurrera aldirikako RENFE MUGI sisteman integratuko da. Horren aitzakian, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGIpuzkoa ekimena antolatu du eta Gipuzkoako hainbat udalerri bisitatuko ditu, tartean Hernani.

MUGI ateratzeko interesa duten herritarrek gunean bertan izango dute argazkia ateratzeko, beharrezko agirien kopiak (NAN edo Familia Liburua), inprimakia betetzeko eta ordainketa –txartel bidez– egiteko aukera.