Berriak

Atzealdea

Neguko oporrak lagunartean eta familiartean pasatzeko eskaintza zabala

Aurtengo neguko oporretan umeek eta nerabeek ez dute aspertzeko betarik izango. Abenduaren 21etik 2019ko urtarrilaren 4ra bitartean, lasai egoteko gogoa izanez gero, zinea, antzerkia, musika eta literatura eskaintza zabala izango dute aukeran. Gorputza astindu nahi dutenek ere izango dute non aukeratu: spinninga, aerobika, zumba, eskalada... Lagunartean edota familiartean gozatzeko eskaintza zabala.

2018·12·17


Neguko oporrak ate joka dauzkagu eta ikasleek eta zenbait langilek ere oporraldi luzea izango dute laster. Aisialdiaz gozatzeko denbora gehiago, bai lagunartean bai familiartean. Udalak, sail desberdinen arteko elkarlanari esker, eskaintza anitza prestatu du abenduaren 21etik 2019ko urtarrilaren 4ra arte.

EGITARAU OSOA

OHARRA: Egitarauan oker bat dago. Goazen 5.0 ikuskizunaren emanaldiak urtarrilaren 4an izango dira, 16:00etan eta 18:00etan.