Agenda
Atzealdea

LIBURU AURKEZPENA: "Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua"

Ekainaren 6rako antolatuta zegoen baina 14ra atzeratu da / Samara Velte liburuaren egileak berak aurkeztuko du, 18:30ean, Biteri kultur etxean.
14 EKA

Berdintasun Kontseiluak eta Udal Berdintasun Arloak antolatuta, "Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua" liburua aurkeztuko du Samar Velte egileak berak. Ekitaldia ostegunean, ekainak 6, izango da, 18:30ean, Biteri kultur etxean.
Samara Velte Berriako kazetariak idatzi du liburua eta Berriaz gain, Txalaparta, Elkar eta Jakinek argitaratu dute liburua.

Liburuaren laburpena
2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. Aurki, kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen 'Manada' delakoaren berri jakin gabe, azken hamarkadako mobilizazio handienetako batzuk eragiteraino.

Baina zerk bihurtu zuen nahiko ohikoa den eraso sexista bat horren ikoniko?

Nik sinesten dizut ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.