Eduki publikatzailea

Atzealdea

Pausoka elkartearekin hitzarmena berritu du Udalak

Pausoka elkartea behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea da. Haien jarduera behar bereziak dituzten haurren garapena bultzatzeko ekintzak egitea da, hala nola, errehabilitazioa eta asistentziarako guneak sortu eta bultzatzea... Jarduera hori Hernanin garatu ahal izateko udal jabetzakoa den espazio baten erabilera uzten dio Hernaniko Udalak 2013tik. Hitzarmen horrek lau urteko indarraldia zuen eta, beraz, orain beste lau urtez berritu dute.

2017·06·14


Pausokaren egoitza Etxeberria, 9 behean dago, eta astelehenetik ostiralera publikoari zabalik dago (15:00-20:00).