Eduki publikatzailea

Atzealdea

Urte zaharreko pirotekniaren erabileraren inguruko argibideak

Urte berriari ongietorria emateko piroteknia erabili ohi da gurean. Hala ere, ohituraren eta segurtasunaren arteko oreka lortu nahian, Udalak hainbat muga jarri ditu; Kaxkoan, esaterako, ezingo dira suziriak erabili, eraikin askok egurrezko egitura duelako eta sua erraz zabal daitekeelako.

2017·12·27


Urte zaharreko pirotekniaren erabilera dela eta, jakin badakigu aspaldiko ohitura dela piroteknia erabiltzea urte zaharrari agur esan eta urte berriari ongi-etorria emateko.

Modu berean, Udalaren ardura da herria eta herritarren segurtasuna bermatzea. Ohituraren eta segurtasunaren artean oreka lortu nahian, Udalak erabaki du:

- 15 minutura murriztea pirotekniaren erabilera, hau da, 00:00etatik 00:15etara.
- Kaxkoan pirotekniaren erabilera debekatzea, eraikin asko baitaude egurrezko egitura dutenak eta, horren ondorioz, sua sortzeko eta zabaltzeko arrisku handia dago.
- Kaxkotik kanpo, eremu irekietan soilik erabiltzen uztea.

GOMENDIOAK