Berriak
Atzealdea

Sagastialde auzoko plazaren berrurbanizazio lanak hasi dira

Aste honetan hasi dira Sagastialdeko plaza berritzeko lanak. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, ingurunea txukuntzea da asmoa plaza hori bizilagunentzako aisialdi gune atsegina izan dadin.

2019·03·20


Sagastialdeko bizilagunekin landu ondoren eta haien proposamenak jasota, zenbait berrikuntza egiten ari dira auzo horretako plazan. Plazako espaloiek koskak dituzte eta horrek, irisgarritasuna oztopatzeaz gain, uraren irteera eta jasotzea ere zailtzen du. Arazo horiek konpontzeaz gain, ingurunea ere txukunduko da bizilagunek aisialdirako gune atsegina izan dadin.

Lanen iraupena 2 hilabetekoa izango dela aurreikusten da.