Berriak
Atzealdea

Sagastialdeko plaza berrituta, bizilagunek gozatzeko prest

1
Bi hilabeteko lanen ondoren, Sagastialdeko plaza berrituta ireki da. Bizilagunen topalekua da plaza hori eta, irisgarritasuna bermatzeaz gain, adinekoek jarduera fisikoa egiteko makinak ere jarri dira.

2019·05·24


Bukatu dira Sagastialdeko plazako lanak. Plaza berritu da eta irekita dago; lan horietan irisgarritasuna bermatu da eta uren jasoera hobetu dira. Adinekoek jarduera fisikoa egiteko gailuak ere jarri dira (pedalak, eliptika bat eta bolantedun makina bat). Xakean jolasteko mahai bat jartzea falta da, eta datorren asterako egotea aurreikusten da. Etorkizunean, lore eta landare osagarriren bat jartzeko asmoa du Udalak.
1