Berriak

Atzealdea

Bost saharar umek emango dute uda Hernanin

2
Mohamed, Fatma, Hayat, Usama eta Jadya dira aurtengo uda Hernanin igaroko duten saharar umeak. 10-12 urte bitarteko haurrak dira eta hemengo familiek haien etxeetan hartu dituzte "Oporrak Bakean" programaren bidez. Itsasoan murgiltzea eta igerilekuan sartzea da gehien gustatzen zaiena. Gaur harrera egin zaie udaletxean.

2018·06·29


10 eta 12 urte bitarteko bost neska-mutilak ekainaren 25ean iritsi ziren Hernanira eta gaur, 29an, harrera egin diote udal ordezkariek udaletxean.

Uda osoa dute aurretik, "Oporrak Bakean" programaren bidez, Hernaniko familiekin planak egiteko eta Udalak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzeko. Udalekuetan hasi dira dagoeneko eta, haien hemengo familiekin egoteaz gain, itsasoaz eta igerilekuez gozatzea da gehien gustatzen zaiena.

Hernaniko Udalak 2003an egin zuen egitasmo honekin bat eta, orduz geroztik, urtero-urtero parte hartu du, saharar errefuxiatu kanpamendutik umeak ateratzeko programa bultzatuz.

Aurten bost ume etorri dira dira Hernanira.Udalak, familiei lagundu nahian, udalekuak eskaintzen ditu uztailan eta abuztuan, ume hauek elkar gune bat izan dezaten.

Ume horien sorterriko bizi-baldintzak ez dira egokienak, elikadura eskasia dute, osasun arretarik ez dute jasotzen, eta oporraldia gure artean igarotzeak onura handia ekartzen die.

Hemengo familiek elikadura anitzagoa emateko aukera dute eta osasun zerbitzuetan errebisioak egiten dizkiete eta, behar izanez gero, tratamendua jarri ere. Gainera, basamortuan udan jasaten dituzten tenperaturak 55 gradu gainditu dezake eta hemengo klima atsegina da haientzat.

1 2