Eduki publikatzailea

Atzealdea

San Joan jaien hasiera edota bukaera udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman daiteke ekainaren 17 arte

San Joan jaiak gerturatzen ari direla eta, hernaniarroi bihotz taupadak bizkortzen hasi zaizkigu dagoeneko. Urtero bezala, txupinazoa eta bandera jaitsiera udaletxeko balkoitik bertatik ikusteko aukera izango dute hamabi herritarrek, seik hasiera ekitaldia eta beste seik, bukaera.

2017·06·05


San Joan jaiak hernaniarrentzat garrantzitsuak izanik, urtero bezala, Udalak herritarrei aukera eman nahi die udaletxeko Areto Nagusiko balkoietatik jaien hasiera edo bukaera ikusteko.

Hartara, izena ematen dutenen artean zozketa publiko bat egingo da Udalbatza aretoan, ekainaren 19an, 12:00etan. Hamabi pertsona aukeratuko dira, seik, jaien hasiera ekitaldia udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute eta beste seiek, jaien bukaera ekitaldia. Zozketan parekidetasun irizpidea aintzat hartuko da. Hautatutako bakoitzak aukera izango du pertsona bat eramateko (umea zein heldua).

Zozketan parte hartzeko bi baldintza daude:
1) Hernanin erroldatua izatea.
2)18 urtetik gorakoa izatea.

Izena emateko azken eguna ekainaren 17a da.

Eskaera orriak Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) daude (8:00-19:00). Interneten ere eskura daiteke orria baina zozketan parte hartzeko HHZn erregistratu behar da.

Eskaera orria deskargatu