Agenda

Atzealdea

San Joan jaietako sokamuturra

San Joan jaietan sokamuturra egingo da ekainaren 25ean eta 26an 07:30ean
25 EKA 26 EKA

San Joan Jaietan ekainaren 25ean eta 26an sokamuturra egingo da goizeko 07:30etik 09:00etara. Ibilbidea ondorengoa izango da:

Gudarien plaza, Andre kalea, Felipe Sagarna “Zapa” kalea eta Kale Nagusia.

Horregatik arretaz jokatzeko neurriak hartzeko eskatzen dugu, alegia ataria barrutik giltzatua egotea kalteak saihesteko eta bizilagunak kalera ez ateratzea ekitaldiak irauten duen bitartean. Komertzio eta lokalei ere jakinarazpena egiten diegu dagokien neurriak har ditzaten ekitaldiak sor ditzakeen kalteak ekiditeko. Baita ere, jakinarazten dugu 16 urtetik beherakoek ezingo dutela 2017ko San Joan jaietako sokamuturrean parte hartu, hala agintzen baitu Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituen azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuak