Berriak

Atzealdea

Hernaniko Udalaren adierazpena, Sanferminetako eraso sexistaren harira emandako epaia dela eta

Udal talde guztiok babestuta, adierazpen instituzionala onartu du Udalak, Sanferminetako eraso sexistaren harira emandako epaia dela eta.

2018·04·27


Hernaniko Udalak, 2016ko Sanferminetako eraso sexistaren harira emandako epaiaren ildotik, amorrua eta haserrea adierazi nahi ditu, eta erasotua izan zen emakumeari hernaniarren elkartasun osoa adierazi nahi dio. Nik sinesten dizut!

Guzti honen erroa bizi garen jendarte matxista da, non emakumeen hitza ez den entzuna izaten, are gehiago, zalantzan jartzen da sistematikoki; emakumeek egunerokoan pairatzen duten indarkeria oro gutxiesten da, sistema osoak beste alde batera begiratzen duelarik. Guzti honen ondorioz, bortxaketaren kultura bat sustatzen ari da, eta hau oso larria da. Erantzukizuna emakumeengan jartzen da, erasotzaileengan jarri beharrean.

Jendarte matxista hau aldatzeko lan asko dago oraindik egiteko, eta beharrezkoa da denok gure esparrutik lan egitea. Bortxaketen kulturari planto! Indarkeria sexistarik gabeko bizitzak nahi ditugu! Hernaniko Udalak horren alde lanean jarraitzeko konpromiso irmoa berresten du.