Berriak
Atzealdea

San Joan jaien hasiera eta amaiera udaletxeko balkoitik ikusteko izen-ematea irekita

San Joan jaien hasiera eta bukera ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera egoten da urtero. Orotara, hamabi leku gordeko dira herritarrentzat; sei hasiera ekitaldirako eta beste sei, amaiera ekitaldirako. Aurten, gurpildun aulkian doazen herritarrek izango dute lehentasuna eta zortzi leku gordeko dira kolektibo honentzat.

2019·06·11


Sanjoanak hernaniarrentzat garrantzitsuak izanik, urtero bezala, Udalak herritarrei aukera eman nahi die udaletxeko Areto Nagusiko balkoietatik jaien hasiera edo bukaera ikusteko. Koxka elkartearekin landu ondoren, aurten aukera berezia emango zaie gurpildun aulkian dauden hernaniarrei eta, hortaz, leku batzuk erretserbatuko dira haientzat.

Guztira, hamabi leku zozketatuko dira; sei, jaien hasiera ekitaldia (23an, 12:00) ikusteko eta beste sei, jaien bukaera ekitaldirako (27an, 00:00). Hamabi horietatik zortzi gurpildun aulkian dauden pertsonentzat erretserbatuko dira. Izena eman dutenen artean zozketa egingo da, ekainaren 20an, 12:00etan. Zozketan parekidetasun irizpidea aintzat hartuko da. Hautatutako bakoitzak aukera izango du pertsona bat eramateko (umea zein heldua).

Zozketan parte hartzeko bi baldintza daude:
1) Hernanin erroldatua izatea.
2)18 urtetik gorakoa izatea.

Izena emateko epemuga ekainaren 18a da.

Eskaera orriak Herritarren Harrera Zerbitzuan-HHZ (8:00-19:00) eta interneten eskura daitezke. Edonola ere, zozketan parte hartzeko HHZn erregistratu behar da.

Eskaera orria deskargatu