Berriak

Atzealdea

Santa Barbarako harrobiko aisialdi gunea zehazteko lehen tailerra

Lehenengo tailerra irailaren 5ean izango da, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean

2018·08·31


SB HARROBIRA!  PARTE-HARTZE PROZESUA

Santa Barbara harrobia zer-nolako aisialdi gunea izango den erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan dago.

Parte-hartze prozesua irailean eta urrian izango da eta, guztira, lau tailer egingo dira. Lehenengoa, egoeraren eta mugen berri izateko; bigarrena, erabilera posibleak proposatu eta bideragarriak diren hausnartzeko; eta beste bi tailerrak erabakitzeko izango dira.

Azaroan behin betiko txostena egingo da eta erabakiak gauzatzeko behar diren pausoak emango dira.

Parte-hartze prozesuan herritarrek eta elkarteek parte aktiboa izatea da helburua; kolektibo guztien interesak eta ideiak ongietorriak izango dira.

 

Informazio gehiago Hernani erabaki webgunean.

Hernani erabaki logoa eta webgunerako lotura