Eduki publikatzailea

Atzealdea

Donostiako hiru higiezin esleitzeko prozedura irekia

2017·07·13


2016ko otsailean Josefina Rubio Tio andrea hil egin zen eta Andoaingo, Errenteriako, Hernaniko eta Pasaiako Udalak izendatu zituen bere hainbat  ondasunen oinordeko. Ondasun eta eskubide horiek baliabide urriak dituzten eta hurbileko senitartekoen konpainiarik, edo haien zaintzaz eta konpainiaz arduratuko den pertsonarik ez duten hirugarren adineko pertsonen premia materialak eta psikikoak asetzeko erabili behar dituzte udalok.


Udal hauek donostian dauden ondasun higiezin hauen jabeak dira lau zati berdinetan:
- Zurriola hiribideko 16. zenbakian dagoen etxeko hirugarren pisua
- Egiako galtzadan dagoen 4. etxeko 2. beheko solairua
- Zarategi pasealekuan, 31C etxeko beheko solairuan dagoen lokala.


Rubio andreak jarritako baldintza betetzeko beharrezkoa da aipatutako ondasun higiezinak besterentzea, beraz prozedura irekia jarri da habian.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko aukera lau udaletako bulegoetan egongo da eta zalantzak posta elektronikoz argituko dira subasta@hernani.eus helbidean.

Prozeduraren inguruko informazioa:
- 2017-06-29 GAO Andoaingo, Errenteriako, Hernaniko eta Pasaiako udalenak diren Donostiako hiru higiezin esleitzeko prozedura irekia.
- Klausula administratibo partikularren agiria
- Informazio guztia kontratugilearen profilean