Berriak
Atzealdea

Transexualitatearen gaia lantzeko zikloa antolatu du Berdintasun Sailak

Aimar Elosegi Ansa gazte transexualak duela 12 urte egin zuen bere buruaz beste eta horrek mahai-gainean jarri zuen transexualitatearen gaia. Gertaera hura berreskuratu du Kattalin Minerrek “Moio: Gordetzea ezinezkoa zen” liburuan, eta hari horretatik tiraka, gaia berriz ere plazaratu nahi da.

2019·05·11


Berdintasun Kontseiluak Aimar Elosegi Ansa gogoan, trans-zikloa antolatu du datozen egunetarako. Aimar transexual gazteak bere buruaz beste egin zuen orain 12 urte. Herritar askok gogoratzen du gertaera hura, herrian oso entzutetsua eta gogorra izan baitzen eta transexualitatearen gaia mahai gainean jarri baitzen.

Urte haietan hainbat ekimen eta ekitaldi egin ziren Aimar oroitu eta transexualitatearen gaia lantzeko. Azken urteetan, aldiz, ez da horrelakorik izan eta Kattalin Minerrek honi buruz idatzitako liburuaren aitzakipean, gaia berriz ere plazaratu nahi da, eta Aimarrek hasitako bidearekin jarraitu, gorde ezina delako, eta herritarren transmisioan eragin dezagun. Horretarako liburu aurkezpenaz gain, trans bertso-saioa ere izango da.

Hortaz, maiatzaren 15ean, 19:30ean, Biteri kultur etxean, “Moio: Gordetzea ezinezkoa zen” liburua aurkeztuko dute Kattalin Miner egileak eta Danele Sarriugartek.

Maiatzaren 19an, 19:00etan, berriz, Trans bertso-saioa izango da Ezkiaga Pasealekuan (Sandiusterrin, euria eginez gero). Bertan parte hartuko dute ondorengo bertsolariek: Maialen Lujanbio Zugasti, Eli Pagola Apezetxea, Beñat Gaztelumendi Arandia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta German Urteaga Garmendia. Gai-jartzailea: Amaia Agirre Arrastoa.

Gai horrekin jarraitzeko, udazkenean mahai inguru bat antolatuko da.